Giza Taldea
Zerbitzua gauzatzeko talde bikaina bermatzen duen sistema eragingarria dugu.
Ikastetxeko arduradun bat aukeratzen dugu. Hura arduratuko da lanen eguneroko kudeaketaz, zerbitzuaren kontrolaz eta ikastetxeko zerbitzuko arduradunekin zuzeneko elkarrizketa izateaz.
Ikastetxeko arduraduna izango da Sodexo eta ikastetxearen arteko lotura nagusia. Eremuko lan buruzagiaren laguntza izango du eta erantzuleekin bilerak egingo ditu aurreikuspenak baloratzeko eta hobekuntza-planak txertatzeko. Beti ikastetxearen esanetara egongo da eta hartutako konpromisoak behar bezala betetzen direla zainduko du.
Era berean, lan taldeak Sodexo Españaren sail ugariak osatzen dituzten adituen laguntza izango du.
Etengabeko prestakuntza
ESodexon gure langileen prestakuntzan beste urrats bat eman nahi izan dugu. Horregatik, unibertsitate-eredutik abiatuta, SODEXO ACADEMY izeneko etengabeko prestakuntza-programa sortu dugu gure laguntzaileen prestakuntza pertsonala eta profesionala bultzatzeko eta sustatzeko.

Prestakuntza katalogo zabala dugu
ikastetxe bakoitzaren errealitatera
eta laguntzaile bakoitzaren profil profesionalera egokituta:
• Elikagai manipulazioa.
• Alergia kontrola
• Sukaldea
• Jangela begiraleak.
• Begirale ikastaro aurreratua.
• Lan Arriskuen Prebentzioa ikastetxean.
• Elikagaien kalitatea eta segurtasuna.
• Larrialdi-plana ikastetxeetan.
• Eta abar