¡Bartzelonara goaz Cooking Party ekitaldira!

Martxoaren 10ean Sodexok  Cooking Party ekitaldia ospatu zuen Bartzelonan, jardunaldi dibertigarri bat, non errefentzi diren hezkuntza publiko, pribatuko eta itunpeko hainbat eskola batu ziren.
Ekitaldira hurbildu zirenak, sukaldaritza tailer batean parte hartu zuten, eta han  egindako platerak dastatu zituzten. Elizabeth Cuevas Chef eta psikologoa izan zen ekitaldi honen antolatzailea, eta aldi berean jateko gozamenarekin ondo pasatzeko klabeak eman zituen.

DSC_0760

Sodexo, eduakteing-en 2016ko babeslea

Pasa den otsaileko 18 eta 19an IV nazioarteko marketing hezkuntza kongresua ospatu zen Valentzian, Educating 2016.
Ekitaldi honek hezkuntza munduko profesional ugari elkartu zituen eta marketing-arenen inguruan praktika eta esperientzia ezberdinak partekatzeko aukera izan zuten.
Urtero legez, Sodexo bertan egon zen Kongresuaren babesle ofizial moduan eta Coffe-ar prestatu zuen ekitaldikan izandako700 pertsonentzat..
Gainera, Sodexoren  Ikastetxe  segmentuaren talde  komertziala bertan egon zen. Hauek enpresaren kalitate eta bizi zerbitzuak eskaini zituzten.

Stand Sodexo Eduketing

Sukaldean ikasten Pepe Rodríguezekin

Azaroaren 18an, asteazkenean, Sodexo Educación taldeak Cooking Party jai batean parte hartu zuen, eta bertan izan ziren Espainian hezkuntza pribatuan erreferentzia diren ikastetxe batzuetako ordezkariak. Bertaratu zirenek Michelin izarra duen Pepe Rodríguezen eskutik etxeko Master Chef bihurtzeko gakoak jaso zituzten.

Ekitaldia eremu sofistikatu eta berritzaile batean izan zen, eta une atsegina pasatu zuten. Gainera, benetako esperientzia gastronomikoa bizi izan zuten, plater batzuk prestatu baitzituzten, eta jarraian dastatu egin zituzten.

Pepe y equipo negro
Equipo rojo

Sodexo protagonista Eskola Katolikoen XIII. Kongresuan

Eskola Katolikoen XIII. Kongresua Madrilen izan zen urriaren 29, 30 eta 31n.

Bi urtez behin, Eskola Katolikoek ikastetxe eta erakunde titularren ordezkari guztientzat irekitakoa izaten den bilera bat egiten dute. Sektorea gehien kezkatzen duten gaiei buruz eztabaida irekitzea eta parte diren guztien beharrei eta erronkei erantzuna ematea izaten da helburua. Honako hau zen leloa: ‘Badakigu hezten. Askatasuna eta konpromisoa’. Aurten, Kongresuak hiru egunez 1.800 profesional baino gehiago bildu zituen.

Sodexo ere han izan zen eta erabateko protagonista izan zen, stand berezia, dibertigarria eta oso erakargarria jarrita.
Sodexok vintage espazio bat jarri zuen, fruta eta barazkiekin lotuta. Horren helburua bizi-ohitura osasungarriak sustatzea eta enpresaren filosofiari balioa ematea da, eta hala, Bizi Kalitateko zerbitzuekiko duen kezka adierazi nahi izan du.
Standeko bisitari guztien artean bizikleta bat zozkatu zuten eta Eskola Teresatarreko Pastoralaren eremuko zuzendariaren, Josefa García ahizparen eskuetara joan zen.

STAND SODEXO

Nutrizio-ohitura osasungarriak sustatzeko proiektua

Alacanteko Lizeo Frantseseko 5 eta 6 urte arteko 320 ikasle ari dira dagoeneko ekimen honekin gozatzen. Sodexok nutrizio-hezkuntzako proiektu berritzailea ezarri du Alacanteko Lizeo Frantsesean. Haren helburua elikadura-ohitura osasungarriak garatzea da, jangelan eta patioan jarduera eta jolasak eginez. Hala, txikienek kolorearen, ehunduraren eta usainaren arabera elikagaiak bereizten ikasiko dute. Elikagaien jatorria ezagutuko dute eta elikadura-piramidearen barruan elikagaiak kokatzen ere ikasiko dute.

piramidesodexo-es

Kanpaina solidarioa ikastetxeetan Ayuda en Acciónekin

Sodexok Ayuda en Acciónekin lankidetzan dihardu “Ahora Toca” eta “1+ en el comedor” hezkuntza-programa ezartzeko.

Programa horren helburua da ikasleak sentsibilizatzea elikadura-eskubidearen inguruan, eta horrez gain, ariketa fisikoa eta jarduera osasungarria sustatzea Sodexok jangela-zerbitzua eta begirale-zerbitzua eskaintzen duen 16 ikastetxetan.

Jangelan 1+ programa garatzeko Weduren laguntza izan dugu. Wedu pertsonaia fantastikoa da, eta haren bidez, haurrak jabetu dira laguntza behar duten beste pertsona batzuk badaudela.

Lankidetza horren zati gisa, Sodexo norbaiten babesle egin da ikastetxe bakoitzean.

Informazio gehiago hemen: http://www.ayudaenaccion.org/wedu/

noticia-1

Sodexok Gastronomia Frantsesaren astean hartu du parte

Irailaren 26tik urriaren 5era Espainian lehen aldiz egin zen Fête de la Gastronomie française delakoa.

Jai honek gastronomia frantsesaren garrantzia nabarmenduko duten ekimen eta jarduerak babestu nahi ditu. Hori dela eta, hainbat erakunde eta enpresa pribatuk egin dugu bat mugimenduarekin, eta hainbat jarduera (konferentziak, tailerrak, jardunaldi gastronomikoak, erakusketak) proposatu ditugu Frantzia gai hartuta.

Sodexok hainbat jarduera garatu ditu Madrilgo Lizeo Frantsesean eta Saint Exupery ikastetxean, eskola-komunitateari, gurasoei, ikasleei eta irakasleei gastronomia frantsesa hurbiltzeko.

noticia-2