Modu orekatuan jatea ez da zaila. Aniztasunak zaporea ez ezik, osasun eta ongizatea ere eskaintzen ditu.
Elikagai osasungarrien barietate ona jatea garrantzitsua da . Elikagaien piramidean ezarritakoaren arabera elikagai bakoitzeko eguneroko gomendatutako kantitateak kontuan izan behar dira. Horrez gain, kontuan izan behar da likidoak modu egokian hartzea eta ariketa fisiko erregularra egitea komeni dela.