Arrautza: super elikagaia

Gaur elikaduran oso oinarrizkoa den elikagai baten abantailak aldarrikatu nahi ditugu: ARRAUTZARENAK.

Urte askoan entzun dugu eguneroko dietan arrautza jateak odolean kolesterola igo dezakeela, gorringoak kolesterol-eduki handia duelako. Baina hainbat ikerketa agerian utzi duenez, odoleko kolesterol mailetan benetan eragina duena kontsumitutako gantz asegabeen-aseen arteko balantzea da.

Arrautza: Abantailaz betetako elikagaia

Arrautza oso elikagai osasungarria da eta mantenugaien eduki handia du: bitaminak, proteinak eta mineralak adibidez. Gainera, arrautza sukaldaritzan oinarrizko osagaia da , prestatzeko erraza eta kalitate-prezio erlazio ona du. Helduek astean 6 arrautza kontsumi ditzakete baldin eta dieta anitza eta bizimodu osasungarria badute.

Horregatik, guretzat…  arrautza super elikagaia da!

El huevo el super alimento
Print this pageGoogle+Email to someoneTweet about this on TwitterShare on Facebook
CONSEJOS_huevo