Errezeta errazak, osasungarriak eta zaporetsuak proposatzen dizkizugu familia osoarentzat.
Bidal iezaguzu zure errezeta hona:marketing.onsite.es@sodexo.com

Sagar eta fruitu gorrien pastela
Zailtasuna: Txikia
Denbora: 40 eta 45 min artean (aurrez berotutako labean)
12 piezarako errezeta
Zailtasuna
Txikia
Denbora: 40 eta 45 min artean (aurrez berotutako labean)
12 piezarako errezeta
Osagaiak
Gatzik gabeko 150 g. gurin, bahetutako legami-hautsaren 20 g., esne-kremaren 160 m.l, 320 g azukre, 2 arrautza (apur bat irabiatuta), 300 g. ahabi eta masusta, banilla-aterakinaren koilarakada txiki bat, 2 sagar handi, glas azukrea.
Prestaketa
Labea 180ºC-an berotuko dugu aurretik
Molde lauki zuzen bat koipeztatu eta gainean landare-paper orri bat jarriko dugu
Azukrea gurinarekin batera irabiatuko dugu pixka bat harrotu arte. Arrautzak banaka botako ditugu, arrautza bota ondoren. Irina eta legamia, esne-krema eta banilla-aterakina gehituko dizkiogu.
Orea moldean zabalduko dugu 5 mm. inguruko altueran. Gainerako orea gerorako utziko dugu.
Sagarrak zuritu eta xerra finetan jarriko dugu. Orearen gainean jarri eta orearen gainerako zatiarekin estaliko ditugu. Fruitu gorriak gehituko ditugu apur bat barnera daitezen.
Utzi labean 40-45 minutuz. Utzi hozten, kendu moldea eta bota gainetik glas azukrea. Pusketatan zatitu, eta zerbitzatu.

Xerra gainerreak italiar erara
(Español) Dificultad: Baja
Tiempo: de 10 a 20 minutos
Receta para 4 personas
Baja en calorías
Zailtasuna: Txikia
Denbora: 10 eta 20 minutu artean
Zailtasuna
4 lagunentzako errezeta
Kaloria gutxikoa
Osagaiak
4 xerra, urdaiazpiko serrano 4 xerra, Taleggio gazta pusketa txiki bat, salbia 6 orri, gatza, piperbeltz zuri ehoa, oliba-olioa.
Prestaketa
Sutan oliba-olio pixka batekin dagoen zartaginean, xerrak bi aldetatik markatuko ditugu. Gatza eta piperra bota, eta labeko plakan jarriko ditugu.
Txikitutako salbiarekin hautseztatu, urdaiazpiko-xerrak jarri eta gaztaren xafla finekin estaliko ditugu. Aurrez berotutako grillean sartuko ditugu gratinatu edo gainerre arte.
Platerkada hori pastadun goarnizioarekin batera zerbitza dezakegu.

Angurri gazpatxoa
Zailtasuna: Txikia
Denbora: 10 eta 15 minutu artean
4 lagunentzako errezeta
Kaloria gutxikoa
Zailtasuna: Txikia
Denbora:10 eta 15 minutu artean
4 lagunentzako errezeta, Kaloria gutxikoa
Osagaiak
Tomate heldu 1 kg., 2 piper, hazirik gabeko angurri gorria 300 g., baratxuri-ale bat, 150 g. ogi, oliba-olio kikarakada bat, jerez-ozpina koilarakadatxo erdi bat, kumino koilarakadatxo erdi bat, gatza, 800 ml. ur.
Prestaketa
Garbitu barazkiak eta jarri ogiarekin batera katilu batean (bezperakoa beti), angurria(aurretik kendu beharko dizkiogu haziak) eta gainerako osagaiekin batera.
Pasatu irabiagailu elektrikotik testura homogeneoa lortu arte. Iragazki.
Zerbitzatu plater sakonean. Apaindu angurria eta menda edo mendafin orri batzuekin.


Arroz esnea basafruituekin
Zailtasuna: Txikia
Denbora: 45 min inguru
4 lagunentzako errezeta
Denbora: 45 min inguru
Zailtasuna:
Txikia Denbora: 45 min inguru, 4 lagunentzako errezeta
Osagaiak
200 g. arroz, basafruitu 100 .g, 1 limoi, kanela-hautsa, ½ litro esne, 50 g azukre
Prestaketa
Arroza esnea, azukrea eta limoiaren azalarekin batera su baxuan irakingo dugu 10-15 minutuz (gutxi gorabehera),. Beharrezkoa bada, bota ur pixka bat eta utzi hozten. Basafruituak garbitu eta gure postrea apainduko duten batzuk hautatuko ditugu. Frutak arrozarekin nahastu eta 4 baso edo kopa txikitan banatuko dugu. Utzi hozten. Zerbitzatu aurretik, bota kanela pixka bat gure nahasketaren gainean, eta apaindu gordeta utzi ditugun fruituekin.
Iradokizunak:Fruitu gorriei esker, gure postrea gozoago eta nutritiboagoa da. Basafruituak gustatzen ez bazaizkizu, beste fruta batzuekin proba egin dezakezu. Kiwai, mangoa edo laranjari esker, zure postrea oso goxoa geratuko da.