Bazkalorduko denbora ikasketako espazio gisa hartzeak hezkuntza-proiektu espezifikoa behar du. Horregatik, Sodexok, aisialdiko profesionalekin eta pedagogoekin elkarlanean, JATEN IKASTEN PROIEKTUA sortu du.
Proiektuak balioa ematen du, eta ikastetxeko hezkuntza-filosofiara egokitzen da eta ikastetxeko helburuen arabera garatzen da.
2 HELBURU NAGUSI
1 – Osasunerako hezkuntza
Ikastetxeko jangela aukera bikaina da higienearen eta elikadura-ohitura osasungarriak izatearen garrantziari buruzko prestakuntza emateko.
2 – Aisialdirako hezkuntza
Jangelako orduetan, jolas libreak eta harreman pertsonalak bultzatuko dira. Horretarako, haurrek beren borondatez parte har dezaten, jarduera erakargarriak proposatuko ditugu.
– Jangelako jarduerak.
– Bazkaldu aurreko eta ondorengo jarduerak.
