Etengabeko asebetetzea
Sodexoren helburua gure jankide eta bezeroen erabateko asebetetzea da. Bien iritzia ezagutzeko, harreman arina eta etengabekoa mantentzea ahalbidetzen diguten tresnak garatu ditugu. Egunero hobetzen laguntzen digute.
• “Clients for Life” metodologia gure bezeroekin dugun komunikazioa idatziz sistematizatu eta formalizatzen duen modua da.
• Gure easebetetze-inkestek jankideek Sodexok ikastetxean eskaintzen dituen zerbitzuekiko dituzten iritziak urtero ezagutzera lagunzen digute
Gardentasuna eta komunikazioa
Sodexo Digital Network multimedia-plataformarekin, irakasle, guraso eta ikasleek gertu-gertutik ezagutu ditzakete proposatutako menuak, haien elikadura mailako ekarpena eta, alergia edo intolerantziak izanez gero, egin daitezkeen aldaketak. Webguneak, gainera, gurasoei afarietarako proposamenak eskaintzen dizkie seme-alabek menu oso eta orekatua izan dezaten, nutrizionista, dietista eta osasun arloko profesionalek osatutako talde profesionalak gainbeguratuta.