Arroz esnea basafruituekin

Zailtasuna:

Txikia Denbora: 45 min inguru, 4 lagunentzako errezeta

Osagaiak

200 g. arroz, basafruitu 100 .g, 1 limoi, kanela-hautsa, ½ litro esne, 50 g azukre

Prestaketa

Arroza esnea, azukrea eta limoiaren azalarekin batera su baxuan irakingo dugu 10-15 minutuz (gutxi gorabehera),. Beharrezkoa bada, bota ur pixka bat eta utzi hozten. Basafruituak garbitu eta gure postrea apainduko duten batzuk hautatuko ditugu. Frutak arrozarekin nahastu eta 4 baso edo kopa txikitan banatuko dugu. Utzi hozten. Zerbitzatu aurretik, bota kanela pixka bat gure nahasketaren gainean, eta apaindu gordeta utzi ditugun fruituekin.

Iradokizunak:Fruitu gorriei esker, gure postrea gozoago eta nutritiboagoa da. Basafruituak gustatzen ez bazaizkizu, beste fruta batzuekin proba egin dezakezu. Kiwai, mangoa edo laranjari esker, zure postrea oso goxoa geratuko da.

arrozconleche
Print this pageGoogle+Email to someoneTweet about this on TwitterShare on Facebook
imagen64_arrozconleche