Xerra gainerreak italiar erara

Zailtasuna: Txikia
Denbora: 10 eta 20 minutu artean

Zailtasuna
4 lagunentzako errezeta
Kaloria gutxikoa

Osagaiak
4 xerra, urdaiazpiko serrano 4 xerra, Taleggio gazta pusketa txiki bat, salbia 6 orri, gatza, piperbeltz zuri ehoa, oliba-olioa.

Prestaketa
Sutan oliba-olio pixka batekin dagoen zartaginean, xerrak bi aldetatik markatuko ditugu. Gatza eta piperra bota, eta labeko plakan jarriko ditugu.
Txikitutako salbiarekin hautseztatu, urdaiazpiko-xerrak jarri eta gaztaren xafla finekin estaliko ditugu. Aurrez berotutako grillean sartuko ditugu gratinatu edo gainerre arte.
Platerkada hori pastadun goarnizioarekin batera zerbitza dezakegu.

fileste gratinado
Print this pageGoogle+Email to someoneTweet about this on TwitterShare on Facebook
imagen63_CAT_2