Hornitzaile bakarra

Sodexok Nex’So aurkezten digu. Jangela-zerbitzua autogestioan duten ikastetxeei erosketak kudeatzeko irtenbide espezifikoak eskaintzen dizkien proiektu esklusiboa da.

Proiektuaren helburua erantzun bakar eta eragingarria ematea da, gure bezeroei sukaldaritzako zerbitzuaren eguneroko kudeaketa egiten lagundu eta errazteko.

Bezeroaren behar mailen arabera, Nex’So eskaintzak garatutako zerbitzu-formulak eskaintzen ditu. Hori dela eta, oinarrizko zerbitzua (elikagaien hornikuntza), kontsumitzaile kopuruaren araberako dieta eta erosketen plangintza-zerbitzua eta ikastetxerako balio handiko beste zerbitzu batzuen arteko aukeraketa egin daiteke: Help Desk laguntza, langileei zuzendutako prestakuntza, aholkularitza-zerbitzua, pertsonal teknikoa edo asebetetze-inkestak.

proveedor-unico