Alacanteko Lizeo Frantseseko 5 eta 6 urte arteko 320 ikasle ari dira dagoeneko ekimen honekin gozatzen. Sodexok nutrizio-hezkuntzako proiektu berritzailea ezarri du Alacanteko Lizeo Frantsesean. Haren helburua elikadura-ohitura osasungarriak garatzea da, jangelan eta patioan jarduera eta jolasak eginez. Hala, txikienek kolorearen, ehunduraren eta usainaren arabera elikagaiak bereizten ikasiko dute. Elikagaien jatorria ezagutuko dute eta elikadura-piramidearen barruan elikagaiak kokatzen ere ikasiko dute.
Nutrizio-ohitura osasungarriak sustatzeko proiektua
