Eskola Katolikoen XIII. Kongresua Madrilen izan zen urriaren 29, 30 eta 31n.
Bi urtez behin, Eskola Katolikoek ikastetxe eta erakunde titularren ordezkari guztientzat irekitakoa izaten den bilera bat egiten dute. Sektorea gehien kezkatzen duten gaiei buruz eztabaida irekitzea eta parte diren guztien beharrei eta erronkei erantzuna ematea izaten da helburua. Honako hau zen leloa: ‘Badakigu hezten. Askatasuna eta konpromisoa’. Aurten, Kongresuak hiru egunez 1.800 profesional baino gehiago bildu zituen.
Sodexo ere han izan zen eta erabateko protagonista izan zen, stand berezia, dibertigarria eta oso erakargarria jarrita.
Sodexok vintage espazio bat jarri zuen, fruta eta barazkiekin lotuta. Horren helburua bizi-ohitura osasungarriak sustatzea eta enpresaren filosofiari balioa ematea da, eta hala, Bizi Kalitateko zerbitzuekiko duen kezka adierazi nahi izan du.
Standeko bisitari guztien artean bizikleta bat zozkatu zuten eta Eskola Teresatarreko Pastoralaren eremuko zuzendariaren, Josefa García ahizparen eskuetara joan zen.